Euskera

Osasuna ondo sentitzea baino askoz ere gehiago da. Izenburuko galderari erantzuteko, jende askok “osasun ona ongi sentitzea dela” esaten du. Ez da erantzun txarra, baina osasun ona edukitzearekin ez dauka zerikusi handirik.

Zer da osasuna? Nola sentitzen zaren baino askoz gehiago ere bada. Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitu du: osasuna, gaixotasunik edo ondoezik eza ez ezik, erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala ere bada. Webster hiztegiak, berriz, honela definitzen du: osasuna betetasun-egoera da, eta horrek esan nahi du organo guztiek % 100ean jardutea denboraren % 100ean. Osasuna ez da bakarrik nola sentitzen zaren, zure organoek nola diharduten ere bada. Urtero bihotzekoak jota hiltzen diren milaka estatubatuarrentzat bihotzeko hori da gaixotasunaren lehen sintoma. Sintomak azaldu baino lehen esku hartu behar da.

Osasunaren barometro txarra dira sintomak, eta gaixotasunaren prozesuaren fase aurreratu batean agertzen dira normalean. Zer nahiago duzu, bizimodu osasuntsua eraman zure gorputza primeran ibil dadin, edo estatubatuarren ohiko bizimodua eraman, arduragabetasunaren ondorioz zenbait gaixotasuni egoera kritikora iristeko bide emanez konponbideak bilatu beharrean?

Nondik dator osasuna? Osasuna barrutik dator. . Berez osatzeko ahalmena du zure gorputzak, osasuntsu egoteko jaio zinelako. Zure gorputza berez osatzeko gauza izan dadin, ordea, nerbio-sisteman ezin dezake interferentziarik eduki. Zure gorputzeko zelula, ehun, organo eta sistema bakoitzaren jarduera kontrolatzen du nerbio-sistemak. Eta gaur egun ornoetako subluxazioak dira nerbio-sisteman izaten diren interferentzien arrazoi zientifiko nagusia.

Osasuna, zoriona eta bizitasuna lortzeko prozesua da ongizatea, zure bizitzaz ahalik eta gehien gozatzeko bitartekoa.

Joan kiropraktikoarengana maite dituzunekin, subluxazioak ezabatu eta ongizatera hurbiltzeko.