Laguntzaileak

Euskera

Maite eta Puy gara, Ana Echeveste Zentro Kiropraktikoko laguntzaileak. Kiropraktikaren bidez mundu hobe bat lortzeko helburua duen profesional talde bateko parte gara.

Kiropraktika bizimodu baten parte da guretzat. Zentroan zaudeten bitartean erabateko konfiantza sentiarazi nahi dizuegu, giro atsegin eta hezigarri batean eta eskurik onenetan zaudetelako uste osoarekin. Gure esperientzia guztia jarri dugu gune hau sortzeko, bertan kiropraktikaren onurez bete-betean gozatzeko aukera izan dezazuen.

Guretzat garrantzitsua da egonaldi hau zuentzat bizi-aldaketaren eragile izatea, guretzat izan den bezala. Arrazoi desberdinengatik kiropraktika funtsezkoa da guretzat, eta horregatik kiropraktikak irakatsi digun guztia helarazi nahi dizuegu.