Haurrek zainketa espezifikoa behar dute. Jaiotzean, erditzean bertan subluxazioak sor daitezke, haurren garapenerako kaltegarriak. Zure haurtxoak burua alde batera mugitzen badu bestera baino gehiago, edota bularra alde batetik hartu nahiago badu, kontuan hartu hori ornoak behar bezala lerrokatuta ez egotearen ondorio izan daitekeela. Zainketa kiropraktikoa jasotzen duten haur txikiek koliko gutxiago izaten dituzte normalean, eta hobeto lo egiten dute besteek baino.

Hazi ahala beren mundua ikertu nahi dute. Eroriko, irristada eta estropezuek subluxazioak ekar ditzakete berekin, eta horiek garaiz zuzentzen ez badira, arazo are larriagoak ekar ditzakete gerora.

Euskera