Atletek urte asko daramatzate zainketa kiropraktikoaren onurak jasotzen, baina orain gutxira arte gai horrek ez du hedabideen arreta bereganatu. Mota guztietako atletek, kaleko kirolariek zein lehen mailako atletek, Kiropraktikara jotzen dute osasuna eta errendimendua hobetzeko bitartekoa delako. Atletak beti ari dira zelaian errendimendua hobetzen lagunduko dieten bitartekoen bila. Eta Kiropraktika da hori lortzeko modurik onenetako bat.
  
Kirola egiten duen orok azterketa kiropraktikoak jaso ditzake aldian behin, bizkarrezurra orekatuta duela eta egiturazko estresik eta subluxaziorik gabe dagoela ziurtatzeko.

Bizkarrezurra orekatuta eta lerrokatuta dagoenean, nerbio-sistema eta gorputzaren biomekanika (jarrera) optimizatuta daude. Kiropraktikoek gorputzaren egitura osoari eskaintzen diote arreta, ez soilik argi eta garbi lesionatuta dagoen aldeari. Horregatik, normalean oharkabean geratu edo alde batera utz litekeen lesio bat detektatzeko eta prebenitzen laguntzeko baliagarri izan daitezke. Egitura biomekaniko egoki baten jabe badira, atletek errendimendu-maila bikaina lortu eta manten dezakete modu osasuntsu eta naturalean.


Zenbait ikerketak frogatu dutenez, zainketa kiropraktikoa lagungarri da:

  • Koordinazioa hobetzeko
  • Abiadura hobetzeko
  • Malgutasuna, sendotasuna eta muskulu-egoera hobetzeko
  • Indar handiagoa edukitzeko
  • Jarrera hobetuz malguagoa izateko
  • Mugikortasun eta indar handiagoa edukitzeko
  • Erreflexuak eta erreakzio-denborak hobetzeko
  • Buru-argitasun handiagoa eta zentratzeko trebetasun handiagoa edukitzeko
  • Sasoi betean egoteko
Euskera