Zergatik esaten dugu Kiropraktika guztiontzat dela? Kontsultara datozen pertsonak egokituz haien organismoaren funtzionamendua eta fisiologia optimizatu nahi dugulako, duten onena emateko moduan egon daitezen. Nork ez du horrelakorik nahi maite dituenentzat? Gure seme-alabentzat noski, jaiotzen diren uneaz geroztik, eta baita gure hirugarren adinekoentzat ere.

Gutako asko arazoak agertu arte ez gara zaintzeaz kezkatzen, eta askotan berandu izaten da. Gure nerbio-sistema lehenbailehen zaintzen hastea gomendatzen dizuegu. Batetik, arazoak gainditzen eta sor litezkeen arazo txikiak prebenitzen lagunduko digulako, eta, batez ere, eta horregatik gomendatzen dizuegu guztiei, daukagun dena ematen, bizi-kalitate hobea edukitzen eta datozkigun aldaketa horietara askoz ere errazago egokitzen lagunduko digulako.

Azken batean osasunaz ari gara. Ez al zaizu iruditzen galdu baino lehen zaindu beharko genukeela? Guk baietz uste dugu.

Euskera