Doctor of Chiropratic

Euskera

Medikuntzako laugarren ikasturtea amaitzean izan nuen lehen harremana kiropraktikarekin, eta gaian sakondu ahala zentzu berri bat aurkitu nuen anatomiaz eta fisiologiaz ordura arte ikasia nuen guztiarentzat: nerbio-sistema da dena kontrolatzen duen sistema, eta haren funtzionamendua oztopatzen duen edozein arrazoik osasuna galtzea dakar berekin, hitzaren zentzurik zabalenean.

Eta ikuspegi horrek gidatuta lanbide honetan buru-belarri murgiltzea erabaki nuen, horren guztiaren atzean askoz ere gehiago zegoelako susmoa nuelako. Baliteke Life Unibertsitatean, Atlantan, eman nituen bost urteak nire bizitzako urte emankorrenak izatea, hazteko eta gauza berri ugari aurkitzeko aukera izan bainuen, besteak beste, kiropraktikak eskain ditzakeen aukera guztiak. 

Life Unibertsitatean, Atlantan, egin nituen nire kiropraktika-ikasketak, eta 2008az geroztik zainketa kiropraktikoa jartzen dugu familia osoen eskura.