Zer da kiropraktika?

Nerbioek garunaren informazioa ehunetara eramaten dute. Interferentziarik gabe, nerbio osasuntsuek gorputz osoan barrena daramatzate mezuak. Jaiotzatik daukagu gizaki guztiok, eta horri esker gorputzeko zelula eta organo guztiek ongi koordinatuta funtzionatzen dute.

Alabaina, traumak sufritu ahala, kontrol-sistema horrek “zirkuitulaburrak” sufritzen ditu. Ornoetako subluxazioa da zirkuitulaburra. Efektuak oso desberdinak dira pertsonen artean, sintomarik ere ez dutenekin hasi eta osasuna galdu eta min fisikoa sufritzen dutenekin buka. Agian zuri ere gertatu zaizu, ohartu ez bazara ere. Hortzera doan nerbioa moztuz gero, hortz hori denborarekin hil egingo da. Hatz handiaren nerbioa moztuz gero, ez du gehiago behar bezala funtzionatuko. Ongi funtzionatzeko ezinbesteko informazioa daramate nerbioek. Prozesu hori eteten bada ehun osasuntsuak gaixotu egin daitezke.

Gehienek beren eguneroko bizitzari kalte egiten dioten sintomak dituztelako jotzen dute DCrengana (Doctor of Chiropractic). Ornoak egokituz interferentzia horiek zuzentzea da DCaren lana (Doctor of Chiropractic), eta horri esker pertsonak ongizate-egoera berreskura dezake.

Interferentziak zuzentzea da gure helburua. Kiropraktikak ez ditu osasuna zaintzeko bestelako moduak ordeztu nahi . Medikuak adituak dira gauza batean eta gu beste batean, hain zuzen ere ornoetako subluxazioan, nerbio-sistemaren funtzio arruntaren interferentzia horretan.

Oharkabean pasatzen da askotan, baina DCak iaioak gara gaitza aurkitzeko eta zuzentzeko lanetan, ongi sentitu eta osa zaitezen, sintomak ageri baino lehen.

Kiropraktika lanbide bat da, eta gorputzaren nerbio-sistema behar bezala dabilela zaintzeaz arduratzen da.

Osasuna

Osasuna hizpide hartzen dugunean, jende gehienak sintomarik ezarekin lotzen du. Alabaina, 1948an Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitu zuen osasuna: “Osasuna, gaixotasunik edo ondoezik eza ez ezik, erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala ere bada”.

Edozein arrazoirengatik sintoma agertzen denean gaixorik gaudela uste dugu normalean, baina ez da horrela, inondik inora, sintoma gehienak gorputzari oreka itzultzeko mekanismoak direlako, hau da, osasuna berreskuratzeko bitartekoak. Adibidez, arrautza ustel bat jaten badugu, normalena botaka hastea eta beherakoa izatea izango da, eta guretzat gaixotasunaren adierazgarri izan daiteke hori, gorputzak erantzun desatsegina eman duelako; justu kontrakoa da, ordea, gorputzaren erantzun hori ezin osasungarriagoa delako, ez da gaixotasuna. Sartu dugun txarra barrutik ez ateratzea askoz ere okerragoa litzateke, ordea, gorputza gaixorik dagoela adieraziko bailuke horrek.

Zure nerbio-sistema zentrala (garuna eta bizkarrezur-muina) gorputzeko zelula, ehun eta sistema bakoitzari mezuak bidaltzeaz arduratzen da. Komunikazio-sare zabal hori zure gorputzeko ia funtzio guztiez arduratzen da, eta osasun ona duzun edo ez baldintzatzen du. Nerbio-sistema zentrala oso garrantzitsua da, eta horregatik naturak armadura bat sortu du ongi babesteko, garezurrak eta bizkarrezurrak osatua. Nolanahi ere, berezko babes hori gorabehera, gure nerbio-sistema zentralak hainbat interferentzia, kalte edo nahasmendu jasan ditzake.

Eta zure organismo osoa kontrolatzen duen sistema hori ongi ez badabil, zure gorputzak ezin izango du bere burua ongi kudeatu, eta beraz, osasuna ez da erabatekoa izango.

Gurekin hasi nahi duzu?

Lehenik eta behin, gure informazio-hitzordura. etor zaitezela eskatzen dizugu. Osasuna benetan zer den, kiropraktika zer den eta zainketa kiropraktikoa zertan datzan azalduko dizugu zehatz-mehatz, eta horien inguruan sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Ondoren, 1. azterketarako hitzordua emango dizugu, eta hartan zenbait proba egingo dizkizugu zer zainketa espezifiko behar duzun ikusteko. Bisita horrek 30’ dirau, gutxi gorabehera. Kasuan kasu, erradiografia espezifiko batzuk egiteko ere eskatuko dizugu.

Hurrengo ebaluazioan txostena emango dizugu ebaluazioaren emaitza guztiak barne, ebaluazioaren alderdi guztiak zehatz-mehatz azalduko dizkizugu, zenbait aholku emango dizkizugu eta zure nerbio-sistema zaintzeko plan indibiduala proposatuko dizugu. Saio horrek 15’ dirau, gutxi gorabehera.

Une horretan, prest egongo zara zure zainketa kiropraktikoa jasotzen hasteko!

 Astean hitzordu bat DOAN.
Kiropraktika zer den hurbilagotik azalduko dizugu.

  • Asteazkenetan
  • 19:30pm-20:00pm
Euskera

Zure Kiropraktikoa Donostian. Hasiko gara?

Lehenik eta behin, gure informazio-hitzordura etor zaitezela eskatzen dizugu. Osasuna benetan zer den, kiropraktika zer den eta zainketa kiropraktikoa zertan datzan azalduko dizugu zehatz-mehatz, eta horien inguruan sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko dizkizugu. 

Erreserbatu hitzordua
Euskera