Zure osasuna axola al zaizu? Zalantzarik?

Osasun-egoera bikaina edukitzeko, gaixotasun-zantzurik ez edukitzea beharrezkoa da, baina ez nahikoa, segi irakurtzen...

Zertarako da kiropraktika?

Kiropraktikaren helburua da organismoari ahalik eta ondoen ibil dadin bide ematea. Nerbio Sistema Zentralak gure gorputzeko zelula bakoitza erregulatzen du, eta kiropraktikak ornoetako subluxazioen zuzenketan jartzen du arreta. Ornoetan sortzen diren interferentzia horiek gorputzari traba egiten diote, ez diote uzten funtzio guztiak behar bezala betetzen; osasun bikainaz gozatzeko oztopo dira beraz.

Zenbat saio beharko ditut?

Lehen begirada batean, ornoetako subluxaziorik ba ote duzun eta zuri laguntzeko aukerarik ba ote dugun zehaztuko dugu, eta aurkitutako arazoak zuzentzeko zenbat saio beharko duzun gomendatuko dizugu jarraian. Behin hasierako fasea amaiturik, bizkarrezurra ongi mantentzea gomendatzen dizugu.

Berriz ere kontsultara itzuli behar al dut?

Guretzat zainketa kiropraktikoa beharrezkoa da gure gorputza betiere primeran egon dadin lortzeko, eta mantentze erregularra gomendatzen dugu, gutako gehienok estres fisiko, kimiko edo emozionalen eraginpean egoten garelako egunero, horiek guztiak izanik gure subluxazioen eragile nagusiak.

Zenbat dirau zainketa kiropraktikoak?

Paziente bakoitzak bere kabuz erabaki behar du bere zainketa kiropraktikoaren iraupena, eta guk zuen esku jarriko dugu erabaki egokia hartzeko behar duzuen informazio guztia. Zainketaren lehen faseetan, aurki ditzakegun arazo kronikoak zuzentzen ahaleginduko gara, eta behin zuzendu ondoren, aldian behin zainketa berritzea gomendatzen dizuegu, lortutako aldaketei eusteko eta eguneroko erronkari ahalik eta bitarteko onenekin aurre egiteko. Gure Nerbio Sistema gure gorputz osoa kontrolatzeaz arduratzen da une oro, eta funtsezkoa iruditzen zaigu ongi zaintzea, duen onena eman dezan.

Zer sentitzen da egokitzapen batean?

Denak desberdinak gara, eta gure gorputzak orno-egokitzapenari ematen dion erantzuna nabarmen alda daiteke batetik bestera. Hala eta guztiz ere, gure zentrora datozenen artean erlaxazioa, atseden hartzeko gogoa eta egarria izaten dira erantzun ohikoenak.

Pertsona guztiak era berean egokitzen al dira?

Aldez aurretik esan dugunez, denak desberdinak gara, eta egokitzapena egitean adina, muskulu eskeletikoaren garapena, aurretiko patologiak eta beste zenbait gauza hartuko ditugu kontuan, pertsona bakoitzaren premietara ahalik eta ondoen egokituz.

Zein da Kiropraktikaren eta beste lanbide batzuen arteko aldea?

Gure helburua da nerbio-sistema interferentziarik gabe ibil dadin ahalbidetzea, eta horretarako zenbait teknika garatu ditugu interferentzia horiek berariaz detektatzeko lagungarri, bisitaldi bakoitzean erabiltzen dugun infragorrien bidezko termografia adibidez, eta prozesuan zehar egokitzapen bakoitzarekin lortzen ditugun aldaketa neurologikoak objektibotasunez neurtu ahal izateko.

Zertan datza lehen bisitaldia?

Gure zentroan zuri laguntza emateko moduan ote gauden zehaztea da lehen bisitaldiaren helburua, eta horretarako lehen bisitaldia 3 zatitan banatu dugu:

  • Lehenik eta behin, zenbait galdera egingo dizkizugu, gaur egun duzun osasunari buruz eta egokitzapen kiropraktikoak egiterakoan oztopagarri suerta daitezkeen faktoreei buruz behar dugun informazio guztia jasotzeko.
  • Jarraian, zenbait proba egingo ditugu zure nerbio-sistema nola dabilen objektibotasunez neurtzeko lagungarri izango direnak, eta ildo horretan, zure gorputzak zainketa kiropraktikoari ematen dion erantzuna kontrolatu ahal izateko.
  • Azkenik, zure bizkarrezurra aztertuko dugu erradiografien laguntzarekin, zure bizkarrezurrari buruzko ahalik eta informaziorik espezifikoena lortzeko eta zuri laguntzeko modurik eraginkorrena zehazteko.
Gure zentrora haur txiki eta familia asko etortzen dira. Zergatik?

Nerbio-sistema bat daukan eta bere gorputzaren funtzioa modu naturalean optimizatu nahi duen ororentzat da egokia zainketa kiropraktikoa. Osasuna guztiontzat funtsezkoa dela iruditzen zaigu, eta sintomak agertu baino lehenagotik hasi behar dugu gure gorputza zaintzen; guk zainketa kiropraktikoa jaiotzetik jasotzea gomendatzen dizuegu.

Zure Kiropraktikoa Donostian. Hasiko gara?

Lehenik eta behin, gure informazio-hitzordura etor zaitezela eskatzen dizugu. Osasuna benetan zer den, kiropraktika zer den eta zainketa kiropraktikoa zertan datzan azalduko dizugu zehatz-mehatz, eta horien inguruan sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko dizkizugu. 

Erreserbatu hitzordua
Euskera